Nik aukeratutako gaia hipika da, kirol hau praktikatzen dudalako, eta asko gustatzen zaidalako. Besteei esker hipika kirola praktikatu dezaket. Zaldiketa kirola greziako festetan asmatu zuten ,baina ez dakigu nork eta noiz. Nik hipika egin ahal dezadan, pertsona askok hartu behar dute parte; adibidez: -Niri hipika klaseak ordaintzeko, nire gurasoek dirua irabazi behar dute lan egiten. -Niri hipika klaseak emateko hainbat irakasle daude, hoiek hipikako enkargatuak kontratatu behar dituzte. -Nik ibiltzen dudan zaldia mantentzeko eta zaintzeko, material berezia baher da; bendak ,orraziak,botikak… eta hau guztia, fabriketan fabrikatzen dute, gero denda berezietan saltzeko. -Zaldian ibiltzen baldin bazara lehiaketetan parte hartu dezakezu, eta parte hartzeko, Alemaniatik epaile bat etorri behar da ,zuri froga bat egiteko. -Hipiketako zaldiak, norbaitek hazi behar ditu, gero guk beste hipikaren batean erosteko. -Behin zaldia daukagula, egunero atera behar dugu, eta ezin baldin baduzu, hipikako zaldien zaindariak atera behar dizu. -Lehiaketa, beste tokiren batean egiten bada, zaldia trailerrean garraiatu behar da, beraz fabrika batek trailerrak fabrikatu behar ditu. -Zaldian ibiltzeko arropa ere erosi egin behar da, trajea adibidez, baita segurtasun neurriak ere ( kaskoa ….) -Hipika egoera honean mantendu behar da, horretarako, mantenimendukoek pistak ureztatu behar dituzte eta baita pasilloak garbitu behar dituzte. -Kirol hau egiteko baimen bat behar duzu, baita seguro berezi bat ,bestela zerbait gertatzen bazaizu, hipika ez da kargu egingo ondorioetaz.